Deban hasi gara Niko laguna eta biok gorantz Itziar herrira. Lehenago San Roke baseliza aurretik pasa gara. Autpista zeharkatu ondoren itsasalderako bide hartu dugu azkenean Sakonetara iritsi arte. Hemen argazkia atera dugu, parajeak merezi zuen eta. Ondoren berriro Debalderako norabidea hartu dugu itasoa gure eskuinetara genuela. Mendatagaina eta Aitzuritik igarota, errepidea zeharkatu dugu Santa Katalinara igotzeko. Bertako iturrian uran edan eta ondoren Etxeberri eta Artamendi baserrien aurretik pasa gara. Azkenik berriro San Roketik igaro ondoren amaitu dugu gure ibilbidea Deban. Guztira 13,3 km-ko ibilbidea osatu dugu, korrika txikian ordubete eta 43´-tan.
1: Deba-Sakoneta-Deba Ver detalle |
2: WPT 0000032 Ver detalle |
3: 0000031 Ver detalle |
4: WPT 0000032 Ver detalle |
5: 0000031 Ver detalle |